pianojolea - konpositorea - moldatzailea
Gorka Pastor Iruñean jaio zen eta Fermin Bernetxea eta Francesca Croccolino-rekin amaituko ditu bere goi mailako kontserbatorioko ikasketak 2004-an.
Musika proiektu ezberdinetan aritu da baina gaur egun ZETAK taldearen teklatujolea da kontzertu aunitz eskeiniz bai estatu mailan bai atzerrian: Frantzia, Belgika, Finlandia, Kolonbia eta AEB (New York) besteak beste. Beraien abestien pop elektroniko estiloa oso tinko kokatu dute taldea bai Euskal Herrian bai hurrunago ere, beraien zuzeneko proposamena eta kalitate musikalari esker.
Bere lehenbiziko musika taldea acid jazz eta House munduetan oinarrituta zegoen; THC hain zuzen. Talde honekin kontzertu ugari eman zituen estatu osoan zehar, 2006ko Heineken Jazzaldia edota 2008ko Madrilgo Rock in Río jaialdiak garrantzitsuenen artean. Garufa Tango taldea sortu zuen ahotsa ta pianoa uztartuz, Euskal Herrian zein Italian, tango errepertorio klasikoa eskainiz. Proiektu honek Buenos Airesen denboraldi bat pasatzera eraman zuen aipatutako musika estiloa aztertu eta sakontzen.
Dantza arloan Kon moción taldearekin lan egin du Becky Siegel-en eskutik non inprobisazioa, egituratzeko elementu bilakatzen den. Horretaz gain Dantzaz konpainiarekin ere elkartu izan da David Johnstone-kin bat koreografiari musika jartzeko. Euskadiko Orkestraren egoitzan edota 2014ko Donostiako musika hamabostaldian aritu izan ziren.
Interpretatzaile bezala Carmelo Gómez, Pello Reparaz, Kai Etxaniz, The Cheese and Road Ensemble, Zura, Amor de Tokyo, Kenedy, Txerigans, Pablo Líquido, Carlos Lázaro, Pedro Fernandez Razkin, Belén Otxotorena, Koldo Pastor eta David Johnstone-ekin jo izan du, beste hainbaten artean. Hasi zenetik Pello Reparaz-ek sortutako euskal musika elektroniko ZETAK taldearen eta Pedro Fernandez Razkin-ek sortutako RAZKIN rock taldearen teklatujolea da.
Gaur egun antzerki eta zinema musika sorkuntzari ekiten dio nagusiki, La llave maestra antzerki konpainiarekin egindako lana eta Hijos de la tierra pelikula nabarmenak direlarik (FICC Velo Saria; dokumental onena, Augusto saria; dokumental onena 19ª FC de Zaragoza, Dokumental onenaren saria LAO Cerdeña, Goya saria; 2016 dokumental labur onena).
2000. urtetik ta 2017. arte, Noaingo musika eskolan armonia, piano eta inprobisazio irakasle lanak egin ditu. Aldi berean, aipagarria da eskola horretan bertan musika idazle gisa egin duen lana, 4E gazte orkestra-rako egindako zinema musika moldaketak azpimarragarriak direlarik.
Diskoak:
2000- “THC” (THC)
2004- “Homonime” (THC)
2007- “Positive” (THC)
2008- “Kiribil” (Zura)
2008- “Y sigue el cambalache” (Gualitxo) - Kolaborazioa
2009- “Garufa Tango” (Garufa Tango)
2010- “Pintó el tango” (Garufa Tango)
2015- “Imposible” (Gussy) - Kolaborazioa
2015- "En el camino" (Txuma Flamarique) - Kolaborazioa
2015- “Incandescente” (Boni)
2015- "Nómadas" B.S.O. (Gorka Pastor)
2016- "333" (Luter) - Kolaborazioa
2018- "El muerto vivo" (El muerto vivo) - Kolaborazioa
2018- "Baloreak" (Baloreak) - Kolaborazioa
2019- "Zetak" (Zetak)
2019- "Aukera berriak" - single (ETS)
2020- "Razkin" (RAZKIN)
2020- "Vamos con todo" (La topadora) - Kolaborazioa
2020- "Zurekin batera" - single (ETS)
2020- "Dantza gaitezen hil arte" (Modus Operandi)
2020- "Zalantza eta egia" - videoclip version (Xabi Bandini)
2020- "Zeinen ederra izango den" (Zetak)
2021- "Norte (RAZKIN)
2022- "Sin filtro" (Kaotiko) - Colaboración
2023- “Guretzat” (ETS)- arreglo cuerda
2024- "Biran den lasaia" (Maider Cigarroa)
Antzerkia:
2007- "Cuentos de un ciempiés, unos van de canto y otros del revés" (Pasadas las 4)
2008- “El viaje de Lua” (Teatro Ganbara)
2009- “Blanche” (Teatro Caracois)
2010- “Bestiario” (La llave maestra)
2011- “Delirios de papel” (La llave maestra)
2015- “Nómadas” (La llave maestra)
2016- "Elmer, los colores de un sueño" (Belén Otxotorena)
2017- "Medida por medida" (In extremis)
2017- "Martinaren parke fantastikoa" (Producciones maestras)
2018- “Pareidolia” (La llave maestra)
2018- “A vueltas con Lorca” (Carmelo Gómez)
2018- “La prueba” (In extremis)
2018- "Loco desatino" (Producciones maestras)
2019- "ON" (Malabaracirco)
2019- "Estás en Babia" (Producciones maestras)
2020- "EO!" (Estefanía de Paz Asín)
2020- "Mentiras cotidianas" (Producciones maestras)
2021- "Del otro lado" (Escena Miriñaque)
2021- "La reina del Arga" (Estefanía de Paz Asín)
2021- "Mis miedos favoritos" (Producciones maestras)
2022- "La malpagá" (Producciones maestras)
2023- "Hemingway" (Global producciones)
2023- "Olvido Flores" (Estefanía de Paz Asín)
2023- "Como un pez" (Producciones maestras)
Audiobisuala:
2007- "El Sahara no se vende" (Joaquín Calderón eta Luis Arellano)
2008- "Sicarios del capital” (Gregorio Subersiola)
2011- “A un paso” (Txabi Ruiz)
2011- Gamesa Eólica (Axel O’Mill)
2012- Ana Montoro (Axel O’Mill)
2013- “Hijos de la Tierra” (Axel O’Mill eta Patxi Uriz)
2016- “aMari” (Gregorio Azkona)
2016- "Fifty Rupees Only" (Nagore Eceiza)
2016- "Kabanga" (Luis Arellano)
2016- IZARRA Tanatorio (Funtsak)
2017- "Alto el fuego" (Raúl de la Fuente)
2017- "Ngor" (Luis Arellano)
2018- "Director Z, el vendedor de ilusiones" (Oskar Tejedor)
2018- "Ongietorri" (Cesare Maglioni)
2019- "The Green Lungs of Guyana" (Fernando Casado)
2019- "Etxabakoitzen elkar bizi" (Miguel Eraso)
2019- "Los últimos de la Mejana, rebeldía y esperanza" (Patxi Uriz)
2020- "Non dago Mikel" (Amaia Merino eta Miguel Angel LLamas)
2021- "Mendiak 1976" (Luis Arrieta)
2023- "Brujas, tantas mujeres en ti" (Cesare Maglioni)
2024- "Todos lo sabían" (Iratxe Pérez Barandalla)